BERRIA lagunen garrantziaz egingo dute berba Elai-Alai aretoan
“Hurrengo urteetako bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko” asmoz, BERRIA laguna komunitatea indartzeko eta diru bilketa egiteko ahal den herritar eta eragile gehienengana iristeko ahalegina egiten dabil BERRIA taldea. Hala, gaur arratsald...
“Hurrengo urteetako bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko” asmoz, BERRIA laguna komunitatea indartzeko eta diru bilketa egiteko ahal den herritar eta eragile gehienengana iristeko ahalegina egiten dabil BERRIA taldea. Hala, gaur arratsaldean nilera irekia egingo dute, Elai-Alai aretoan. Hain zuzen, 19:30ean hasiko da bilera.
Arazo ekonomikoek bultzatuta, iazko urte amaieran hasi zen diru ekarriak biltzen BERRIA, lanari eutsi ahal izateko eta taldea indartzeko. Kanpainaren arduradunek azaldu legez, “paradoxikoa bada be, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAren diru sarrerak”. Hori, batez be, hedabideetan izaten ari den eredu aldaketagatik eta krisi ekonomikoagatik gertatu dela uste dute.
Eskarazko komunikabideak bizi duen egoerari aurre egiteko, Zure ziztada behar dugu kanpaina ipini zuten martxan, eta bilerak egiten ari dira herriz herri. BERRIA lagunak lortzea da hoien helburua; hain zuzen, urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren lagunak. Bost mila lagun ipini du taldeak helburu, etorkizun ekonomikoa bermatzeko.