30 zikloturista inguruk parte hartuko dute Larrago Igoeran
Busturiko Txirrindulari Taldeak antolatuta, etzi lehenengo Larragoko Igoeran parte hartuko dute 30 txirrindulari inguruk. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 23 txirrindularitza zalek emon dute izena aurretiaz, baina probaren egunean be izena emon daite...
Busturiko Txirrindulari Taldeak antolatuta, etzi lehenengo Larragoko Igoeran parte hartuko dute 30 txirrindulari inguruk. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 23 txirrindularitza zalek emon dute izena aurretiaz, baina probaren egunean be izena emon daitekenez, zenbateko hori handitzea espero dute. Diotenez, 30 parte hartzaile inguru batuko dituztela badakite, baina gainontzeko zikloturistei be proban parte hartzeko deia luzatu diete.
Antolatzaileen berbetan, proba antolatzen duten lehenengo biderra izateko, “pozik” daude Larragoko Igoerak izan duen harreragaz. Azaldu dutenez “gauza barria” da zikloturistentzat, eta horrenbestez, urteekin parte hartzaile kopurua handitzea espero dute. Izan be, datozen urteetan proba antolatzen jarraitzeko asmoa dute.