
Enbeitak jantzi zuen txapela 2010ean
Bizkaiko eskualdeetako txapelketen azkenengo saioa, Busturialdeko bertsolariek jokatu dute, domekan. Hain zuzen, Xabier Enbeita, Ander Elortegi, Iker Belaustegi, Gurutz Uruburu, Julen Erezuma eta Jon Arano Bermeoko Kafe Antzokiko taula gainera igoko dira, 17:30ean.
Iazko txapelketa kontuan hartuz gero, aurten aldaketa bakarra izango du Busturialdeko bertsolarien arteko lehiak: Aitor Beitia bermeotarraren ordez, Gurutz Uruburu muxikarrak egingo du bertsotan. Bertsolari gazteak lehenengo biderrez parte hartuko du eskualdeko txapelketan.
Taula gainera igoko diren sei bertsolarietatik, bestalde, Enbeitak bakarrik irabazi du noizbait Busturialdeko Bertsolari Txapelketa. 2008an eta 2010 jantzi zuen txapela, eta horrenbestez, faborito nagusia izango da domekan. Halanda be, kontuz ibili beharko du Elortegik edo Belaustegik ezustekoa emon dezaketelako.
Sei bertsolariak
- Xabier Enbeita (1977; Gernika-Lumo)
- Ander Elortegi (1984; Natxitua)
- Iker Belaustegi (1978; Gernika-Lumo)
- Julen Erezuma (1980; Gernika-Lumo)
- Jon Arano (1984; Gernika-Lumo)
- Gurutz Uruburu (1990; Muxika)