Azken bi agintaldietako kontuen ikuskaritza eskatu du Gautegiz Arteagako ezker abertzaleak
Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek (EAJ) egindako adierazpenak ukatu dituzte herri horretako ezker abertzaleak eta EAE-ANVk, agintaldian egon zenean azken alderdi horrek kudeaketa gardena eta zentzuzkoa egin zuela esanez. Bada, gauzak argit...
Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek (EAJ) egindako adierazpenak ukatu dituzte herri horretako ezker abertzaleak eta EAE-ANVk, agintaldian egon zenean azken alderdi horrek kudeaketa gardena eta zentzuzkoa egin zuela esanez. Bada, gauzak argitze aldera, gutxienez duela zortzi urtetik gaur egunera artera arteko kontu-ikuskaritza eskatu dute. Halaber, emaitzak jakiterakoan eztabaida publiko bat egiteko eskatu diote alkateari.
Gautegiz Arteagako Udalaren egoera ekonomikoa txarra dela salatu zuen bere garaian Juan Felix Naberan alkateak, EAE-ANVri egotziz egoera horretara iritsi izana. Alabaina, ezker abertzaleak eta EAE-ANVk azaldu dutenez, kontu-ikuskaritza baten bitartez egiaztatu ahal izango litzateke udalaren zor gehienak 2007. urtea baino arinago sortutakoak izan direla; hau da, «bukatu barik geratu ziren jardueretatik edota ordaintzeke geratu ziren jardueretatik eratorritakoak» direla. Horrenbestez, kontuak analizatzeko eta argitzeko beharra ikusten dutela esan dute ezker abertzaleak eta EAEk, saneamendu planak egoeraren txosten-diagnostiko on batean oinarritu behar direla iritzita. Txosten hori adituen talde independente batek egin beharko lukeela be esan dute, «adiskidekeriarik barik».