Espainiako trainerilla txapelketa irabazi du Mundakak
Asteburuan Espainiako trainerilla txapelketa irabazita, Mundakako arraunlari gazteek denboraldiko bosgarren bandera eroan zuten etxera. Mundakarrek aparteko maila emon zuten Castroko (Kantabria; Espania) uretan, eta erakustaldia emonda irabazi zuten ga...
Asteburuan Espainiako trainerilla txapelketa irabazita, Mundakako arraunlari gazteek denboraldiko bosgarren bandera eroan zuten etxera. Mundakarrek aparteko maila emon zuten Castroko (Kantabria; Espania) uretan, eta erakustaldia emonda irabazi zuten gazteen mailako txapelketa. Amegrove bigarren sailkatuari, esaterako, 13 segunduko aldea atera zion bertoko taldeak.
Javi Olazar taldeko presidenteak azaldu duenez, “uste baino errazago” irabazi zuten txapelketa. Dioenez, beste batzutan ez bezala, “estropada hasiera gogorra” egin zuten bertokoek, lehen metroetatik ihes eginez. Hala, lehenengo luzean trainerilla estropada buruan ikusita, arraunlariek “lasaiago” egin zuten arraunean, presidentearen berbetan.