Kosnoaga igeriketa taldeak hiru garaikur irabazi ditu eskolarteko txapelketetan
Kosnoaga Igeriketa Taldeak maila oso ona emon du bukatu barri den eskolarteko denboraldian. Gernika-Lumoko taldeak ume mailako mutilen txapelketa irabazi du, eta podiumean sartu da bi bider gehiago. Hain zuzen, taldea bigarren postuan sailkatu da umetxo mailako txapelketa mistoan, eta hirugarren postuan sailkatu da ume mailako nesken txapelketan. Ume mailako mutilen eta nesken emaitzak batuz gero, bestalde, gernikarrek bigarren postuan amaitu dute denboraldia. Taldetik azaldu dutenez, “emaitza oso ona da txapelketan 29 taldek parte hartzen dutela kontuan hartuz gero”. Kosnoagako kideen berbetan, 2007an proiektua martxan jarri zutenetik, “taldea hazi egin da etenik barik”, eta orain, fruituak batzen hasi dira. Diotenez, “maila oso ona” emon dute taldeko zenbait igerilarik, eta etorkizunari baikor begiratzen diote. “Erronka barriei gogotsu heltzeko balio dute emaitza onek” nabarmendu dute.
Kosnoaga Igeriketa Taldeak maila oso ona emon du bukatu barri den eskolarteko denboraldian. Gernika-Lumoko taldeak ume mailako mutilen txapelketa irabazi du, eta podiumean sartu da bi bider gehiago. Hain zuzen, taldea bigarren postuan sailkatu da umetxo mailako txapelketa mistoan, eta hirugarren postuan sailkatu da ume mailako nesken txapelketan.
Ume mailako mutilen eta nesken emaitzak batuz gero, bestalde, gernikarrek bigarren postuan amaitu dute denboraldia. Taldetik azaldu dutenez, “emaitza oso ona da txapelketan 29 taldek parte hartzen dutela kontuan hartuz gero”.
Kosnoagako kideen berbetan, 2007an proiektua martxan jarri zutenetik, “taldea hazi egin da etenik barik”, eta orain, fruituak batzen hasi dira. Diotenez, “maila oso ona” emon dute taldeko zenbait igerilarik, eta etorkizunari baikor begiratzen diote. “Erronka barriei gogotsu heltzeko balio dute emaitza onek” nabarmendu dute.