Bi orduko lanuztea deitu dute gaurko administrazio publikoan
Administrazio publikoan bi orduko lanuztea deitu du LAB sindikatuak gaurko. Hain zuzen, 11:00etatik 13:00etara lan egiteari uzteko eskatu die sindikatuak langileei. 11:30ean elkarretaratzeak egingo dituzte Gernika-Lumoko eta Bermeoko udaletxeen aurrean. Goizeko mobilizazioaz gain, Gernika-Lumon beste elkarretaratze bat egingo dute 16:00etan, Allende Salazar ikastetxearen aurrean.