Markel Anasagastiren zutabea: Alemaniatik
Gazte askoren moduan, beti izan dot atzerrian bizitzeko gogoa. Aldi baterako edo, behintzat. Suertez, zozertxu ibilinikoa naz munduan: hizkuntzak ikasten, edo oporretan. Halanda be, orain dala hilabete batera arte ez dot izan kanpoan benetan bizitzeko aukerea.
Abuztura arte, Alemaniara etorri naz beharrera BBK Fundazioak eskeinitako diru laguntza bateri esker. Bidaia, bizilekua eta eguneko jana kutxaren kontu. Aurkeztu ginen 350 bat lagunetik 30 inguru aukeratu ebezan, horreen artean neu. Alde horretatik ezin kejau ba, orduan
Bekea, aurrezki kutxearen gizarte ekintzetako diru laguntzan barrenean sartzen da, hau da, derrigorrean emon behar dabezan diru laguntzen barruan, BBKk gazteentzako praktikak eskeintzen dauz; BBK Martxan izeneko programa.
Halan ba, gizarte ekintza moduan izendauriko proiektu baten parte izanda, batek uste dau benetako programa serio batean izatea lortu dabela: norberaren ikasketakin bat datozen praktikak; norbere curriculuma zabalduten lagunduko daben beharlekua…
Haorretatik urrun, ez dot programa honetan praktika egokirik lortu izan daben lagunik ezetuten, ezta beharleku aproposenean dagoanik be. Gainera, ez da bape erraza egun batetik bestera praktiken lekua aldatzea, hagaitik dagoen moduan geratu behar.
Neure artean dodan galdera hau da: kutxak benetan sinesten dabe gizarte ekintzetan inbertiduten dabela, ala gizarte ekintzan barruan zeozelan sartzen diran proiektuai emoten deutsie dirua? Orain artekoa ikusita, nago, bigarrena dala erantzun zuzena.
Azkenean, halako gauzak derrigorrean egin behar direlako eroaten badira aurrera, eta ez proiektuan sinesten dalako, beti gertauko dira halakoak. Eurek esaten daben moduan, gazteen «lan munduratzea» buztartu gura badabe beste era batera egin beharko dabe behar.
Hemen egonda, daukadana aprobetxau beharra dot. Alemanian nago, eta abuztura arte lana daukat behintzat. Gainera, suertez, nagusia oso atsegina da, eta behar handirik emoteko izan ez arren, beti eroaten nau batera edo bestera berak behar zelan egiten daben ikusteko.
Hurrengoan Alemaniako nondik norakoak kontatzeko idatziko deutsuet, ordurako bizinikoak handiagoak izango dirala uste dot-eta.