Inmigrazioa fenomenoa Bermeon izena ipini diote bihar Nestor Basterretxea aretoan Bermeoko Udalak eskainiko duen hitzaldiari. Hitzaldi horren helburu nagusia herritarrak informatzea dela azaldu dute, “Bermeon eraikitzen ari ari den gizarte anitz barriari buruzko informazioa emon gura da”. 20:00etan hasiko da hitzaldia eta Ikuspegiak eta EHUko Gizarte gaietarako behatokiko ordezkariak hartuo dute parte. Bertan, Bermeoko ezaugarri soziodemografikoak eta gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko legeak aurreikusten dituen laguntzei buruzkoko informazioa emongo diote bertaratutakoei. Bermeoko Udalak esku-orrien eta hitzaldien bitartez inmigrazioa fenomenoaren inguruko informazioa emon gura die herritarrei. Horien bitartez, Bermeoko dituen ezaugarri soziodemografikoak azalduko dizkiete. Horrez gain, legeak aurreikusten dituen diru-laguntza desberdinen barri be emon gura dute. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenen ustes, “ezinbestekoa da herritarrei informazio zuzena eta gardena emotea zurrumurruak ekidin asmoz eta Bermeo elkarbizitza eta aniztasunaren errespetuan eredugarria izateko”. Bestalde, etxeetan dagoeneko hartu dituzte Bermeo: Gizarte barri bat eraikitzen izenburua duen esku-orria. Inmigrazio fenomenoa zer den, Bermeoko biztanleria nortzuk osatzen duten eta erakundeek emoten dituzten diru laguntzei buruzko informazioa eskaintzen du Udalak.
Urbieta zelaira gerturatu ziren hainbat lagunen aurrean, hilgabeko ehiza erakusketa egin zuten Lorenzo Urraren eta Iñaki Elorriagaren txakurrek domekan Gernika-Lumon. Munduko txapelduna den setter txakurraren jabea da Urra, eta Europako txapelduna den...
San Martineko Babes Ofizialeko etxebizitzek polemika sortzen jarraitzen dute eta Bermeoko Udala osatzen duten alderdien artean liskarrak sortu dira barriro. Juan Carlos Goinetxea Urigintza, Obra eta Ingurumen Sailetako zinegotziak argi utzi gura izan du Udalak ez duela urigintza arautegia aldatzea planteatu San Martin auzoko Babes Ofizialeko etzebizitzen eraikineko azken bi solairuak eraisteko. Adierazpen horiek Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek egindakoei erantzuna emoteko egin ditu. Izan be, horiek joan den eguenean egindako prentsaurrekoan, Bilduk San Martineko etxeak botatzearen alde egitea gaitzetsi zuten. Bermeoko EAJren esanetan, «Ibarretas XXI enpresak egindako modifikazio proiektuari babesa emoteko, Bildu prest da egun indarrean dagoen herriko hirigintza araudia aldatzeko». Goienetxeak, horrela, ukatu egin ditu EAJk egueneko prentsaurrekoan egindako adierazpenak eta EAJk “kudeaketa ezgaitasuna nahaste bitartez ezkutatu gura duela”, nabarmendu du. Babespeko etxebizitzen eraikin hori egiten joan den legegintzaldian hasi zela gogorarazi gura izan du Goienetxeak, “EAJk gobernatzen zuenean”, dio. Bermeoko Udalak egiten duen gauza bakarra legea betetzea dela adierazi du, “San Martineko 2. blokeari dagokionez, EAJren gobernuaren erabakiak direla eta dagoen sententzia betetzetzera derrigortuta gaude”. Hori dela eta, EAJko zinegotziek adierazpen horiek komunikabideetan egin izana eta bariku goizeko Urigintza Batzordera ez agertzea kritikatu dute, “Batzordea, hain zuzen, gai horreri buruzkoa zen eta ez dira agertu, horretarako deituta [...]
Bi hilabete arinago kargua hartuta, Jose Labauria zen Gernika-Lumoko alkate Francoren aginduz Italiako eta Alemaniako hegazkinek herria bonbardatu zutenean. Tropa faxistak Gernikan sartzean, baina, herria utzi behar izan zuen Labauriak, eta ez zen inoi...
Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazita, Mundakako Arran Taldeak olatuaren goikaldean jarraitzen du. Bertokoek zapatuko sailkapen estropada eta domekako estropada erabakiorra irabazi zituzten, eta horrenbestez, nagusitasunez eroan zuten etxera ikurr...