Inmigrazioaz ariko dira bihar Nestor Basterretxea aretoan
Inmigrazioa fenomenoa Bermeon izena ipini diote bihar Nestor Basterretxea aretoan Bermeoko Udalak eskainiko duen hitzaldiari. Hitzaldi horren helburu nagusia herritarrak informatzea dela azaldu dute, “Bermeon eraikitzen ari ari den gizarte anitz barriari buruzko informazioa emon gura da”. 20:00etan hasiko da hitzaldia eta Ikuspegiak eta EHUko Gizarte gaietarako behatokiko ordezkariak hartuo dute parte. Bertan, Bermeoko ezaugarri soziodemografikoak eta gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko legeak aurreikusten dituen laguntzei buruzkoko informazioa emongo diote bertaratutakoei. Bermeoko Udalak esku-orrien eta hitzaldien bitartez inmigrazioa fenomenoaren inguruko informazioa emon gura die herritarrei. Horien bitartez, Bermeoko dituen ezaugarri soziodemografikoak azalduko dizkiete. Horrez gain, legeak aurreikusten dituen diru-laguntza desberdinen barri be emon gura dute. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenen ustes, “ezinbestekoa da herritarrei informazio zuzena eta gardena emotea zurrumurruak ekidin asmoz eta Bermeo elkarbizitza eta aniztasunaren errespetuan eredugarria izateko”. Bestalde, etxeetan dagoeneko hartu dituzte Bermeo: Gizarte barri bat eraikitzen izenburua duen esku-orria. Inmigrazio fenomenoa zer den, Bermeoko biztanleria nortzuk osatzen duten eta erakundeek emoten dituzten diru laguntzei buruzko informazioa eskaintzen du Udalak.
Inmigrazioa fenomenoa Bermeon izena ipini diote bihar Nestor Basterretxea aretoan Bermeoko Udalak eskainiko duen hitzaldiari. Hitzaldi horren helburu nagusia herritarrak informatzea dela azaldu dute, “Bermeon eraikitzen ari ari den gizarte anitz barriari buruzko informazioa emon gura da”. 20:00etan hasiko da hitzaldia eta Ikuspegiak eta EHUko Gizarte gaietarako behatokiko ordezkariak hartuo dute parte. Bertan, Bermeoko ezaugarri soziodemografikoak eta gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko legeak aurreikusten dituen laguntzei buruzkoko informazioa emongo diote bertaratutakoei.
Bermeoko Udalak esku-orrien eta hitzaldien bitartez inmigrazioa fenomenoaren inguruko informazioa emon gura die herritarrei. Horien bitartez, Bermeoko dituen ezaugarri soziodemografikoak azalduko dizkiete. Horrez gain, legeak aurreikusten dituen diru-laguntza desberdinen barri be emon gura dute. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenen ustes, “ezinbestekoa da herritarrei informazio zuzena eta gardena emotea zurrumurruak ekidin asmoz eta Bermeo elkarbizitza eta aniztasunaren errespetuan eredugarria izateko”.
Bestalde, etxeetan dagoeneko hartu dituzte Bermeo: Gizarte barri bat eraikitzen izenburua duen esku-orria. Inmigrazio fenomenoa zer den, Bermeoko biztanleria nortzuk osatzen duten eta erakundeek emoten dituzten diru laguntzei buruzko informazioa eskaintzen du Udalak.