Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi du Mundakak gazteen mailan
Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazita, Mundakako Arran Taldeak olatuaren goikaldean jarraitzen du. Bertokoek zapatuko sailkapen estropada eta domekako estropada erabakiorra irabazi zituzten, eta horrenbestez, nagusitasunez eroan zuten etxera ikurr...
Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazita, Mundakako Arran Taldeak olatuaren goikaldean jarraitzen du. Bertokoek zapatuko sailkapen estropada eta domekako estropada erabakiorra irabazi zituzten, eta horrenbestez, nagusitasunez eroan zuten etxera ikurriña. Domekan, esaterako, hamasei segunduko aldeagatik irabazi zioten Getariko taldeari, estropa hasieratik aurrera hartuta.
Trainerilla txapelketa irabazita, bestalde, Euskal Herrian aurkaririk ez dutela erakutsi dute mundakarrek, gazteen mailan jokoan egon diren lau txapelketak irabazi baitituzte: Bizkaiko Batel Txapelketa, Euskadiko Batel Txapelketa, Bizkaiko Trainerilla Txapelketa eta Euskadiko Trainerilla Txapelketa. Hala, Javi Olazar taldeko entrenatzailea “pozarren” azaldu da, taldeko gazteek0 “denboraldi ikaragarria” egin baitute.