Ehiza txakurrak, eperraren bila
Urbieta zelaira gerturatu ziren hainbat lagunen aurrean, hilgabeko ehiza erakusketa egin zuten Lorenzo Urraren eta Iñaki Elorriagaren txakurrek domekan Gernika-Lumon. Munduko txapelduna den setter txakurraren jabea da Urra, eta Europako txapelduna den...
Urbieta zelaira gerturatu ziren hainbat lagunen aurrean, hilgabeko ehiza erakusketa egin zuten Lorenzo Urraren eta Iñaki Elorriagaren txakurrek domekan Gernika-Lumon. Munduko txapelduna den setter txakurraren jabea da Urra, eta Europako txapelduna den Spagneut Bretoi txakurraren jabea da, bestalde, Elorriaga. Antolatzaileek eperra belar artean sartu, eta berau aurkitu behar izan zuten aipatu txakurrek. Txakurrak hegaztiaren aurrean geldi-geldi egon ostean, aske utzi zituzten eperrak. Erakusketa aurretik, ehiza txakurren eta jabeen kontzentrazioa egin zuten.