Etxeetara buelta daitezke Bermeoko Eskinarruagako bizilagunak
Astelehen gauean, Bermeoko Eskinarruaga kaleko 10. atariko eraikinaren teilatua behera etorri ondoren etxetik kanpo egon diren ondoko eraikinetako bizilagunak etxera buelta daitezkeela jakinarazi dute Bermeoko Udaletik. Udaletik azaldu duten moduan, at...
Astelehen gauean, Bermeoko Eskinarruaga kaleko 10. atariko eraikinaren teilatua behera etorri ondoren etxetik kanpo egon diren ondoko eraikinetako bizilagunak etxera buelta daitezkeela jakinarazi dute Bermeoko Udaletik.
Udaletik azaldu duten moduan, atzo arratsaldean egin zituzten habetse lanak eta atera beharreko obra-hondakinak be kanpoan omen daude. Hortaz, ezbeharra gertatu zenetik etxeetatik kanpo izan diren Eskinarruagako 8 eta 12 atarietako bizilagunak beraien etxeetara sar daitezke jada.
Itxaso Isasi 8. atariko bizilaguna dagoeneko bere etxean dago (09:20) “pozik”, gainera, astelehen gaueko ustekabea eta gero. Bere etxebizitza ondo begiratu ondoren, “lehen begiratuan ez duela ezer ikusten”, esan du. Halanda be, ziurtatzeko teknikoa eta aseguruko peritua joango direla jakinarazi du.