Eguraldiak baldintzatuta hasi da Arrain Azoka
Euripean baina Arrain Azoka zabalik da jada. 11:00etan erakustokiak ireki dituzten arren, 12:30etan egin dute zinta mozketa. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak inauguratu du Bermeoko XVIII. Arrain Azoka. Alkatearekin batera izan dira, besteak beste, Jo...
Euripean baina Arrain Azoka zabalik da jada. 11:00etan erakustokiak ireki dituzten arren, 12:30etan egin dute zinta mozketa. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak inauguratu du Bermeoko XVIII. Arrain Azoka. Alkatearekin batera izan dira, besteak beste, Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea, Amaia Barrena Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria, Jokin Diaz Arrantza eta Akuikultura zuzendaria eta Ana Madriaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea. Horiez gain, udaleko eta enpresa desberdinetako ordezkariak be bildu dira bertan.
Zinta moztu baino lehen, Bermeoko alkateak Arrain Azokak Bermeorentzat duen garrantzia nabarmendu du beste behin be. Kontserba enpresei eskerrak emoteko tartea izan du, “krisialdia dela eta azokan parte hartzeko egin behar izan duten ahaleginagatik”. Kontserba industria “indartu eta sendotu” behar dela esan du, horretarako “ezinbestekoa baita enpresen arteko elkarlana eta erakundeen laguntza”, esan du.
Domeka eguerdira arte arrantza munduak Bermeon duen garrantzia erakutsiko du Arrain Azokak Lameran ipini dituzten 25 erakusmahaien bitartez. Nahiz eta euria den, goizerako hainbat herritar daude Lameran erakusktokiek eskaintzen dutena begiratzen, dastatzen eta erosten be.
Inaugurazio ekitaldiko eta goizean Lameran egon den giroaren zenbait irudi: