Bermeo eta Izaro Abesbatzek jaso dute jada Hegaluze saria
Nestor Basterretxea aretoan eguerdian egin duten ekitaldian jaso dute Bermeo eta Izaro Abesbatzek aurtengo Hegaluze saria. Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen eskutik hartu dituzte sariak Karmele Barrena eta Biotz Fradua bi abestzetako zuzendariek. Sa...
Nestor Basterretxea aretoan eguerdian egin duten ekitaldian jaso dute Bermeo eta Izaro Abesbatzek aurtengo Hegaluze saria. Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen eskutik hartu dituzte sariak Karmele Barrena eta Biotz Fradua bi abestzetako zuzendariek.
Sariagatik “pozik” daudela azaldu dute bi zuzendariek. Barrenak, halanda be, Bermeo abesbatzak jasotzen duen bigarren Hegaluze saria dela gogorarazi die bertaratutakoei; lehena 50. urteurrena bete zutenean emon baitzioten. Fraduak, bestalde, saria ez zutela espero esan du eta abesbatzak eskaintzen dituen kontzertuak ikustera hurbiltzen diren guztiei eskerrak emoteko tartea izan du.
Sari banaketa ekitaldiak gehiagorako be emon du. Sariak banatu aurretik, aurtengo Arrain Azokak izenburutzat duen galerna izan dute gogoan. Horrela Alberto Bilbao Galernaren inguruan prestatzen ari den laburmetraiaren zenbait irudi ikusteko aukera izan dute han zeuden guztiek. Jabi Elortegi zuzendari bermeotarra be agertoki gainera igo da eta Galernaren inguruan egiten ari den dokumentalaren nondik norakoak azaldu ditu; dokumentalaren trailerra be ipini dute.