Larragora lehenengo igoera egingo dute ekainaren 9an
Busturiko Txirrindulari Taldeak eta Busturiko Udalak Larragora lehenengo igoera antolatu dute ekainaren 9rako. Bakarkako erlojupeko proba izango da. Aurretiaz izena emotea beharrezkoa da; izan be, izena emoten duten lehenengo 100 lagunentzako lekua bai...
Busturiko Txirrindulari Taldeak eta Busturiko Udalak Larragora lehenengo igoera antolatu dute ekainaren 9rako. Bakarkako erlojupeko proba izango da. Aurretiaz izena emotea beharrezkoa da; izan be, izena emoten duten lehenengo 100 lagunentzako lekua baino ez da egongo.
Altamiratik hasi eta Larragora arteko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Antolatzaileen esanetan, 3,2 kilometroko ibilbidea da hori. Lehenengo aldiz antolatu dute aurton bakarkako erlojupeko proba hori eta ekainaren 9an izango da, 10:00etan hasita.
Lau maila desberdin izango dira proban; emakumeak alde batetik eta gizonezkoak, aldiz, hiru mailatan bereizi dituzte, adinaren arabera: 16-30, 31-50 eta 51-100. Maila guztietako lehenengo hirurentzako sariak izango direla jakinarazi dute.
Ekainaren 6a baino lehen
Parte hartu gura dutenek ekainaren 6ko 14:00etara arteko epea dute izena emoteko. Halanda guztiz be, izena emoten duten lehenengo 100ak bakarrik izango dira lehiatuko direnak.
Izena emoteko busturiatt@gmail.com-era mezu bat bidali beharko da parte hartzailearen izen-abizenak eta jaiotza data ipinita. Gainera, Busturia Txirrindulari Taldearen kontu zenbakira (20950032872032004616) 5 euro sartu beharko dira. 18 urtetik beherakoek beharrezkoa izango dute, gainera, gurasoen baimena.
Parte hartzaile guztiek, derrigorrez, kaskoa erabili beharko dute eta zikloturista lizentzia dutenek egun horretan eroatea eskatzen dute.
Amaieran guztientzako hamaiketakoa izango da.