Gastuak murrizte aldera, egokitzapenak egingo dituzte Ajangizko argiteri sarean
Udaletxearen gastuak murrizte aldera, Ajangizko Udalak herriko “argiteri sarean egokitzapenak” egitea erabaki du. Mikel Ander Zubizarreta alkateak azaldu duenez, herriko “farola guztietako argiak” aldatuko dituzte, eta neurri horregaz, “diru asko” aurreztea espero dute. Argiztapen sarean aldaketa horiek egiteko 43.000 euroko aurrekontua darabil udalak, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren %80ko diru-laguntza jasoko du. Hala, Ingurumen Sailak “ia osorik” ordainduko ditu egokitzapenak. Faroletako argiak aldatzeaz gain, bestalde, argiteri sarearen potentzia bajatuko dute “apur bat”. Dirua aurrezteaz gain, neurri horregaz kutsadura luminikoa gutxituko dutela deritzo alkateak. Azaldu duenez, neurriak ez die herritarrei eragingo. “Herriko gune gehienetan ez da horrenbesteko argitasuna behar, landa guneak argitzen baitaude farolak” nabarmendu du Zubizarretak. Ajangizko Udalak “22.000 euro inguru” gastatzen ditu urtero herriko auzoak argiztatzen, eta farolen mantenimendua egiten beste 5.000 euro gastatzen ditu. Hala, Ajangiz bezalako herri txiki batentzat “gastu handiegia” dela deritzo Zubizarretak.
Udaletxearen gastuak murrizte aldera, Ajangizko Udalak herriko “argiteri sarean egokitzapenak” egitea erabaki du. Mikel Ander Zubizarreta alkateak azaldu duenez, herriko “farola guztietako argiak” aldatuko dituzte, eta neurri horregaz, “diru asko” aurreztea espero dute. Argiztapen sarean aldaketa horiek egiteko 43.000 euroko aurrekontua darabil udalak, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren %80ko diru-laguntza jasoko du. Hala, Ingurumen Sailak “ia osorik” ordainduko ditu egokitzapenak.
Faroletako argiak aldatzeaz gain, bestalde, argiteri sarearen potentzia bajatuko dute “apur bat”. Dirua aurrezteaz gain, neurri horregaz kutsadura luminikoa gutxituko dutela deritzo alkateak. Azaldu duenez, neurriak ez die herritarrei eragingo. “Herriko gune gehienetan ez da horrenbesteko argitasuna behar, landa guneak argitzen baitaude farolak” nabarmendu du Zubizarretak.
Ajangizko Udalak “22.000 euro inguru” gastatzen ditu urtero herriko auzoak argiztatzen, eta farolen mantenimendua egiten beste 5.000 euro gastatzen ditu. Hala, Ajangiz bezalako herri txiki batentzat “gastu handiegia” dela deritzo Zubizarretak.