Nuntxaku eta Skateruek elkarteekin hitzarmenak sinatu ditu Udalak
Bermeoko Udalak Nuntxaku Kultur Elkartearekin eta Skateruek Elkartearekin hitzarmenak sinatu ditu, eta horiek joan den egueneko udalbatzan adostu zituzten aho batez. Antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillaren erabilera arautzeko hitzarmena da Nuntxakurekin sinatu dutena. Zortzi urtetan berbaz bakarrik izandako akordioa formalizatu dute orain. Izan be, kontuan hartzekoa da elkarteak zortzi urte daramatzala Kapillan jarduera desberdinak antolatzen eta azken bost urteetan, gainera, autokudeatuta. Hitzarmen horren bitartez, orain arte egin legez, Nuntxakuk kudeatuko du Kapillaren erabilera eta finantziazio bidea autokudeaketa izaten jarraituko du. Jarduerak, gainera, elkarteak antolatutakoak izango dira. Nuntxakuk asanblada irekien bidez funtzionatzeko konpromisa hartu du, hau da, edozein herritarrek izango du parte hartzeko aukera. Bestalde, Kapillaren beharrizana duen edozein herritarrek edo taldek berori erabiltzeko aukera izango dute, beti be, Nuntxakuk betetzen dituen gutxieneko baldintzak beteta; antolaketan inplikatu, azpiegiturak modu egokian erabili, garbitasuna zaindu eta etekin pribaturik ez ateratzea. Skateruek Elkartearekin, bestalde, kiroldegi aurrean dagoen skate pista konpontzeko lanak zelan egingo dituzten adosteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bitartez, Skateruek taldekoek auzolana egingo dute skate pista horretan, hau da, konponketa lan txikiak edota margoketa lanak hoien eskuetan geratuko dira. Kiroldegiko skate pistaren konponketa lanak urtean zehar egingo dituztela dio hitzarmenak. Udalak hartuko du lanok egiteko zuzendaritza eta materiala be berorrek ipiniko du, [...]
Bermeoko Udalak Nuntxaku Kultur Elkartearekin eta Skateruek Elkartearekin hitzarmenak sinatu ditu, eta horiek joan den egueneko udalbatzan adostu zituzten aho batez.
Antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillaren erabilera arautzeko hitzarmena da Nuntxakurekin sinatu dutena. Zortzi urtetan berbaz bakarrik izandako akordioa formalizatu dute orain. Izan be, kontuan hartzekoa da elkarteak zortzi urte daramatzala Kapillan jarduera desberdinak antolatzen eta azken bost urteetan, gainera, autokudeatuta.
Hitzarmen horren bitartez, orain arte egin legez, Nuntxakuk kudeatuko du Kapillaren erabilera eta finantziazio bidea autokudeaketa izaten jarraituko du. Jarduerak, gainera, elkarteak antolatutakoak izango dira.
Nuntxakuk asanblada irekien bidez funtzionatzeko konpromisa hartu du, hau da, edozein herritarrek izango du parte hartzeko aukera. Bestalde, Kapillaren beharrizana duen edozein herritarrek edo taldek berori erabiltzeko aukera izango dute, beti be, Nuntxakuk betetzen dituen gutxieneko baldintzak beteta; antolaketan inplikatu, azpiegiturak modu egokian erabili, garbitasuna zaindu eta etekin pribaturik ez ateratzea.
Skateruek Elkartearekin, bestalde, kiroldegi aurrean dagoen skate pista konpontzeko lanak zelan egingo dituzten adosteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bitartez, Skateruek taldekoek auzolana egingo dute skate pista horretan, hau da, konponketa lan txikiak edota margoketa lanak hoien eskuetan geratuko dira.
Kiroldegiko skate pistaren konponketa lanak urtean zehar egingo dituztela dio hitzarmenak. Udalak hartuko du lanok egiteko zuzendaritza eta materiala be berorrek ipiniko du, «ahal den neurrian eta erabilgarritasuna kontuan hartuta». Akordioak jasotzen duenez, segurtasun neurriak bete beharko dira.