Hezkuntza sistema euskaldunaren aldeko kanpaina jarriko dute martxan
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak eta Ikasle Abertzaleak gazte taldeak antolatuta, datozen egunetan hezkuntza sistema euskaldun baten aldeko kanpaina berezi bat ikusteko aukera izango dute gernikarrek. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egungo hezku...
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak eta Ikasle Abertzaleak gazte taldeak antolatuta, datozen egunetan hezkuntza sistema euskaldun baten aldeko kanpaina berezi bat ikusteko aukera izango dute gernikarrek. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egungo hezkuntza sitemaren eta euskararen egoeraren barri emongo dute, herriko zenbait gunetan panel informatiboak jarriz. Atzo jarri zuten martxan kanpaina, eta “laupabost egunetan” aterako dituzte kalera panelak.
Antolatzaileen berbetan “eskola euskaldunaren aldeko pausoak emoten jarraitu behar dugu, euskara gehiago ez kaltetzeko”. Diotenez, hirueledun ereduak euskararen hedapena oztopatuko luke, eta dagoeneko, Gernika-Lumon lau ikastetxetan ezarri dute eredu hori. Globalizazioaren izenean, Eusko Jaurlaritza euskara kaltetzen ari dela deritzote.
Horrenbestez, euskarak lehentasuna izan behar duela eta, hirueledun eredua bertan behera uztea eskatuko dute. “Euskara izan behar da gure hizkuntza, eta gainontzekoak, hizkuntza osagarriak izan behar dira” diote.