Elantxobeko II. Argazki lehiaketan parte hartu dezake dagoeneko herritarrak
Elantxobeko Udalak II. Argazki lehiaketa abiatu du. Elantxobeko bazterrak irudikatzen dituzten argazkiak aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek lehiaketara; bakoitzak, gehienez, bost.
Lehiaketan parte hartu nahi duenak ekainaren 3a baino lehen aurkeztu beharko ditu argazkiak Elantxobeko tabernetan, udaletxean zein posta elektroniko bidez (idazkaritza.elantxobe@bizkaia.org).
Aurtengo lehiaketako parte hartzaileen argazkiekin erakusketa egingo dute Elantxobeko tabernetan. Horrez gain, argazki horiek 2013ko egutegirako be erabaili ahal izango dituztela jakinarazi dute udalekoek.