Goieaskoetxea espainiaratzeko baimena emon du Londresek
Eneko Goieaskoetxea busturiarra espainiaratzeko baimena emon du Londresko Auzitegi Nagusiak, gaur. Hala, Westminsterko epaitegiak urtarrilean erabakitakoarekin bat egin dute Auzitegi Nagusiko epaileek. Horrez gain, Espainiako errege Juan Carlos Ia hilt...
Eneko Goieaskoetxea busturiarra espainiaratzeko baimena emon du Londresko Auzitegi Nagusiak, gaur. Hala, Westminsterko epaitegiak urtarrilean erabakitakoarekin bat egin dute Auzitegi Nagusiko epaileek. Horrez gain, Espainiako errege Juan Carlos Ia hiltzen saiatzearen delituagatik be epaitzeko baimena emon dute. Westminsterko epaile Daphne Wickhamek Gogeaskoetxea espainiaratuz gero, Auzitegi Nazionalak delitu horregatik ezin izango lukeela epaitu ebatzi zuen, Kepa Arronategi delitu horregatik kargugabetu zutelako Espainian egindako epaiketa batean. Arronategiri inkomunikazio egoeran ateratako deklarazioengatik inputatu zioten Goieaskoetxeari erregea hiltzen saiatzearen delitua.
Orain, beraz, hamar eguneko epea du defentsak Londresko Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko baimena eskatzeko. Hala egin ezean, hurrengo hamar egunen buruan estraditatu dezakete busturiarra. Halanda be, Espainiako Gobernuari legokio Goieaskoetxearen estradizioa kudeatzea.