Eneko Gogeaskoetxea Espainiaratzeko baimena eman du Londresek
Londresko Auzitegi Nagusiak Eneko Gogeaskoetxea preso politikoa Espainiaratzeko baimena eman du gaur, defentsaren helegitea atzera bota ondoren. ETAko kidetzat jota, 2011ko uztailaren 7an atxilotu zuten, Cambridgen (Erresuma Batuan). 90eko hamarkadan e...
Londresko Auzitegi Nagusiak Eneko Gogeaskoetxea preso politikoa Espainiaratzeko baimena eman du gaur, defentsaren helegitea atzera bota ondoren. ETAko kidetzat jota, 2011ko uztailaren 7an atxilotu zuten, Cambridgen (Erresuma Batuan).
90eko hamarkadan egindako hamabost “terrorismo” delitu egozten dizkio Espainiako Auzitegi Nazionalak Gogeaskoetxeari, eta horiengatik eskatua zuen ustezko etakidea estraditatzea. Besteak beste, 1997ko urrian Bilbon Guggenheim museoaren inaugurazioan Juan Carlos Espainiako erregea hil nahi izana eta ertzain bat hiltzea leporatzen dizkio Auzitegi Nazionalak.