Urdaibai eskubaloi taldeak Bizkaiko Kopako final laurdenak jokatuko ditu
Urdaibai Eskubaloi Taldeak Bizkaiko Kopako finalaurrekoetan sartzeko aukera izango du bihar, gizonezkoen nagusien mailan. Hain zuzen, 19:45etik aurrera Urdulizen kontra jokatu beharko dute, Isla Kalen. Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da, eta ho...
Urdaibai Eskubaloi Taldeak Bizkaiko Kopako finalaurrekoetan sartzeko aukera izango du bihar, gizonezkoen nagusien mailan. Hain zuzen, 19:45etik aurrera Urdulizen kontra jokatu beharko dute, Isla Kalen.
Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da, eta horrenbestez, zelaia jendez gainezka egotea eskatu dute taldekideek. Partida erraza izan ez arren, «irabazteko aukera» dutela deritzote, “denboraldi edarra” egiten baitabiltza.
Urduliz talde “oso ona” dela eta, bestalde, kanporaketa gainditzeko “oso ondo” jokatu beharko dute bertokoek.