Domeka egun handia izan zen morgatarrentzat. Urtero legez, hainbat izan ziren Morgako Azokagaz zita hartu zuten inguruko biztanleak, eta egun batez, baserri giroko herriaren auzo handiena (Andra Mari) jendez gainezka egon zen. Erakusmahaiak goizean goi...
2012. denboraldiari aurre egingo dion Urdaibai aurkeztu dute gaur eguerdian. Urtero egin legez, Eneperi jatetxean egin dute agerraldia. Juan Mari Etxaberen eskuetara lan egingo dute aurten taldeko arraunlariek. Agerraldian esan legez, «gogots...
Fritz Teppich, Nino Nanetti, Felipe Matarranz eta Marcelo Usabiaga. Konpromisoaren eta elkartasunaren adierazle diren lau izen, lau bizitza. Lau gizon, helburu bakarra: faxismoaren aurka egitea. Eta, urteen buruan, borroka horrek jaso du esker ona, Askapenak eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak lau gizon haien eskuzabaltasuna aintzatetsi baitu Atzoko eta gaurko faxismoaren aurka! Eraso inperialistarik ez Gernika ez inon! lelopean antolatutako egunean. Foru plazatik abiatuta Gernika-Lumoko kaleak zeharkatu zituzten lehenbizi ehunka lagunek, manifestazioan. «Iraganagaz, orainagaz eta etorkizunagaz» daukaten konpromisoaren adierazle, Herriak ez du barkatuko eta Ez Gernikan ez inon leloak oihukatu zituzten manifestariek. Ondoren, Pasealekura iritsita, omenaldi xumeari ekin zioten. Ahaztuak elkarteko Martxelo Alvarezek hartu zuen hitza lehenbizi, etorkizunera begira be memoria bizirik mantentzearen garrantzia nabarmenduz. Ildo beretik mintzatu zen elkarte bereko Txema Uriarte be. Haren berbatan, «atzo eta gaur bezala, bihar be borrokatu egin beharko dugu , borrokatzen jarraitu beharko dugu faxismoaren eta kapitalismoaren aurka. Askatasunaren bidean, ezinbestekoa da gure oroimena bizirik mantentzea». Internazionalisten beharra Ondoren etorri ziren unerik hunkigarrienak. Helmut Teppichek aitaren omenezko oroigarri bat jaso zuen Alvarezen eskutik. Izan be, Ahaztuak elkarteko kideak azaldu zuenez, «alemaniarrak ez ziren soilik Gernika bonbardatu zuten hegazkinetan egon. Faxismoaren aurka borrokatu zen pertsona solidarioak be egon ziren, eta horietako bat izan zen Fritz Teppich [...]