Ionut Zincak eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Arratzuko mendi lasterketa
Asteburuko baldintza meteorologiko txarretara hoberen moldatu zen korrikalaria Ionut Zinca Gasteizen bizi den errumaniarra izan zen. Zincak hasieratik hartu zuen aurrea Tuga Arratzu Urdaibai mendi lasterketan, eta Aitor Osa bigarren sailkatuari ia bi minutuko aldea atera zion. Asteburuan podiumaren lehenengo postura igota, gainera, hirugarren biderrez jarraian irabazi zuen Arratzuko mendi lasterketa errumaniarrak. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar mutrikuarra izan zen azkarrena. Bigarren eta hirugarren postuetan, Uxue Fraile eta Nerea Amilibia sailkatu ziren hurrenez hurren. Eskualdeko korrikalarien artean, bestalde, Imanol Goñi natxituarra izan zen onena. Goñik hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa irabazlearengandik sei minutura, Bizkaiko Txapelketa irabaziz.
Asteburuko baldintza meteorologiko txarretara hoberen moldatu zen korrikalaria Ionut Zinca Gasteizen bizi den errumaniarra izan zen. Zincak hasieratik hartu zuen aurrea Tuga Arratzu Urdaibai mendi lasterketan, eta Aitor Osa bigarren sailkatuari ia bi minutuko aldea atera zion. Asteburuan podiumaren lehenengo postura igota, gainera, hirugarren biderrez jarraian irabazi zuen Arratzuko mendi lasterketa errumaniarrak.
Emakumezkoetan, Oihana Kortazar mutrikuarra izan zen azkarrena. Bigarren eta hirugarren postuetan, Uxue Fraile eta Nerea Amilibia sailkatu ziren hurrenez hurren.
Eskualdeko korrikalarien artean, bestalde, Imanol Goñi natxituarra izan zen onena. Goñik hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa irabazlearengandik sei minutura, Bizkaiko Txapelketa irabaziz.