Bermeo Uria narrazio txapelketako sariak banatu dituzte
Bermeo Uria narrazio lehiaketak banatu ditu jada sariak eta Olaia Mujikaren, Adiran Casinaren, Leire Elezgarairen, Maria Fernandezen eta Leire Etxebarriaren narrazioak izendatu dituzte aurtengo onenak. Joan den barikuan, Nestor Basterretxea aretoan egi...
Bermeo Uria narrazio lehiaketak banatu ditu jada sariak eta Olaia Mujikaren, Adiran Casinaren, Leire Elezgarairen, Maria Fernandezen eta Leire Etxebarriaren narrazioak izendatu dituzte aurtengo onenak. Joan den barikuan, Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian banatu zituzten sariak eta irabazleak «pozik» jaso zuten izendapena.
Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen du urtero lehiaketa 8 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izan da.
IRABAZLEEN ZERRENDA
- L.H. 2.zikloa. Olaia Mujika: Txipitxi Txoria eta zuhaitza.
- L.H. 3. zikloa. Adiran Casina: Timeren suertea, kalenturea eta Afrikako abenturak.
- D.B.H. 1.zikloa. Leire Elezgarai: Emozioz beteriko bizitza.
- D.B.H. 2.zikloa. Maria Fernandez: Uda eta maitasuna bateraezinak.
- Batxillergoa. Leire Etxebarria: Bizitza mutua.
Ondoren, barikuan izandako sari banaketa ekitaldiko zenbait irudi ikus daitezke; bigarren sailkatuak, irabazleak eta finalista guztiak batera ateratako argazkia.