Herritarren partaidetzarekin landu gura dute Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia
Bermeoko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko aldi barriari ekingo dio. Aurton datozen bost urteetarako plangintza barria lantzen hasiko da eta prozesu hori herritarrekin batera landu gura du. Horretarako, lan-mahai desberdinak antolatu dituzte eta datozen egunetan hasiko dituzte bilerak. Euskara sailetik adierazi legez, «orain arte egindako ibilbidearen kontzientzia hartu, emondako aurrepausoak aztertu, hutsuneak eta hobetzekoak identifikatu eta, azken batean, egungo egoeraren diagnostikoa egiteko unea iritsi da». Prozesu honek, gainera, etorkizunera begira jarraitu beharreko norabidea marrazteko oinarriak edo irakasbideak eskainiko dituztela uste dute. Prozesuari hasiera emoteko , alor desberdinak lantzeko balio izango duten lau lan-mahai antolatu dituzte eta bakoitzarekin bi batzar egingo dituztela esan dute. Batzarrak Gizarte eta Kultura Etxean izango dira eta bi orduko iraupena izango dute. Lan horiek bideratzen laguntzeko Bermeoko Udalak Elhuyar Aholkularitzaren zerbitzuak kontratatu ditu. Herritar guztiak deitzen dituzte Bermeotar guztien bizipenak, proposamenak eta hausnarketak lagungarriak izango direlakoan, herritar guztiak lan-mahai horietan parte hartzera gonbidatzen dituzte, «helduak zein gazteak». Dei berezia egin gura diote, gainera, herriko gazteei, horien esku baitago euskararen etorkizuna Bermeon. Lan-mahaiak Familia, transmisioa, euskalduntzea eta etorkinak. - Maiatzaren 2an eta ekainaren 6an, 19:00etatik 21:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean. Gazteak. - Maiatzaren 4an eta ekainaren 8an, 19:00etatik 21:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean. Aisia, kirola, kulturgintza [...]
Bermeoko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko aldi barriari ekingo dio. Aurton datozen bost urteetarako plangintza barria lantzen hasiko da eta prozesu hori herritarrekin batera landu gura du. Horretarako, lan-mahai desberdinak antolatu dituzte eta datozen egunetan hasiko dituzte bilerak.
Euskara sailetik adierazi legez, «orain arte egindako ibilbidearen kontzientzia hartu, emondako aurrepausoak aztertu, hutsuneak eta hobetzekoak identifikatu eta, azken batean, egungo egoeraren diagnostikoa egiteko unea iritsi da». Prozesu honek, gainera, etorkizunera begira jarraitu beharreko norabidea marrazteko oinarriak edo irakasbideak eskainiko dituztela uste dute.
Prozesuari hasiera emoteko , alor desberdinak lantzeko balio izango duten lau lan-mahai antolatu dituzte eta bakoitzarekin bi batzar egingo dituztela esan dute. Batzarrak Gizarte eta Kultura Etxean izango dira eta bi orduko iraupena izango dute. Lan horiek bideratzen laguntzeko Bermeoko Udalak Elhuyar Aholkularitzaren zerbitzuak kontratatu ditu.
Herritar guztiak deitzen dituzte
Bermeotar guztien bizipenak, proposamenak eta hausnarketak lagungarriak izango direlakoan, herritar guztiak lan-mahai horietan parte hartzera gonbidatzen dituzte, «helduak zein gazteak». Dei berezia egin gura diote, gainera, herriko gazteei, horien esku baitago euskararen etorkizuna Bermeon.
Lan-mahaiak
Familia, transmisioa, euskalduntzea eta etorkinak.
– Maiatzaren 2an eta ekainaren 6an, 19:00etatik 21:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.
Gazteak.
– Maiatzaren 4an eta ekainaren 8an, 19:00etatik 21:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.
Aisia, kirola, kulturgintza eta teknologia barriak.
– Maiatzaren 8an eta ekainaren 12an, 19:00etatik 21:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.
Lan mundua eta komunikabideak.
– Maiatzaren 9an eta ekainaren 23an, 19:00etatik 21:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.