“Obra hau oroimen kolektiboan gordeta dagoen mina adierazteko gai izatea espero dut”. Nahi hori plazaratu du Nestor Basterretxea artista bermeotarrak gaur Gernika-Lumoko bonbardaketaren 75. urteurrenean, Suak eragindako agonia obraren inau...
Gernika-Lumoko Udalak bakearen eta berradikidetzaren aldeko Gernika Sariak banatu ditu gaur eguerdian, jendez gainezka egon den Lizeo Antzokian. Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak sarrera labur baten azaldu duenez, bakea eta berradiskidetza “berba ederrak” dira, baina norabide horretan aurrerapausoak emoteko, “eragile guztien arteko eztabaida sustatu” behar dela deritzo. Helburua argi izanda, eta guztiek lan eginez gero, gizarteak benetako bakea lortuko duela esan du. Gorroñok berba egin ostean, Romand Herzog eguneko protagonista nagusiari emon diote nazioarteko Gernika Saria. Alemaniako presidente ohiak (1994-1999) Gernika-Lumora bertaratu ezin izan duenez, Reinhard Silberberg Alemaniako enbaxadoreak jaso du saria. Herzog-ek Gernika-Lumoko herritarrei barkamena eskatu zien 1997an, herria Condor Legioak bonbardatu zuela baieztatuz. Horrez gain, Europar Batasunak Lisboan onartu zuen Giza Eskubideen Kartaren egileetako bat da presidente ohia. Hala, saria “merezimendu osoz” jaso duela esan dute antolatzaileek. Alemaniako enbaxadorearen berbetan, “1997an Herzogek eskua luzatu zion Gernika-Lumoko herriari berradiskidetzaren alde pausoak emoteko, eta sari honen bitartez, gernikarrek bostekoa emon diote Alemaniari”. Hurrengoa saria jasotzen, Paul Riosek Lokarriko zuzendaria izan da. Zuzendariak Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarearen izenean jaso du saria. Jakinarazi duenez, “oso berezia eta unkigarria da saria hau jasotzea”. Hitzaldi labur baten nabarmendu duenez, “garaia da alderdi politikoek bakearen alde esfortsu zintzo bat egiteko”. Hala, ETAren su [...]
“Bakea da gure konpromisoa eta autodeterminazioarena da proposatzen dugun bidea”. Gernika 1937-2012 ekimenaren izenean Sabin Ibazetak irakurri du adierazpena, foru plazan. Bertan izan dira Flandriako eta Herrialde Katalanetako ordezkariak ...
Gaur bezalako egun batean, duela 75 urte, Alemaniako Kondor Legioak Gernika-Lumo txikitu zuten. Sarraski hura gogoratzeko hainbat ekitaldi izango dira gaur. 11:00etan izango da lehenengoa, Gernika 1937-2012 ekimenak Foru plazan irakurriko duen adierazpenagaz. 12:30ean, bestalde, Gernika Sariak banatuko dituzte Lizeo Antzokian. Hain zuzen, Roman Herzog Alemaniako presidente ohiak eta Lokarrik hartuko dituzte aurten sari horiek. Sariak banatutakoan, 13:00ak aldera, Nestor Basterretxearen Suaren agonia monumentua inauguratuko dute. Unerik hunkigarrienak, ordea, sirena hotsekin batera ailegatuko dira. 15:45ean hasiko dira sirenak eta kanpaiak jotzen Gernika-Lumon, hiria suntsitu zuten ordu berean. Gainera, Kultura Batzordearen ekimenez, lau minutuko geldiunean egitera deitu dituzte herritarrak ordu horretan. Hiru gune aukeratu dituzte horretarako: Eria, Errenteriako zubia eta San Kristobal plaza. 16:30ean, urtero legez, elizkizuna eta lore eskaintza egingo dituzte Zallo hilerrian. 19:00etan, bestalde, Gernika sutan antzezlana ikusteko aukera egongo da kaleetan, hainbat herritarren parte hartzeagaz. Kandelen manifestazio isilak itxiko du gaurko egitaraua. 21:00etan abiatuko da, Foru plazatik.
Autodeterminazioa eta independentzia lortzeko bidean elkartu diren bost pertsona dira Angel Oiarbide, Anne Arquee, Joan Vives, Steven Vergauwen eta Christopher White. Estaturik gabeko nazioetako ordezkari independentistak dira, hain zuzen be. Euskal Herriaren, Kataluniaren, Flandriaren eta Eskoziaren autodeterminazio eskubidea gauzatzea eta herrialde horiek independentzia lortzea da euren asmoa. Hala adierazi zuten, behintzat, herenegun Gernika-Lumon egindako mahai-inguruan. EPI sarearen (Independentziaren aldeko Europako Taldea) kide dira ordezkariak. «Modu baikor, eraginkor eta zorrotz» batean lan egin nahi du EPIk, Arqueeren esanetan. Bitartean, «herritarra ezin da politikarien zain geratu»; izan be, Arqueek aipatu duenez, «hiritarrak etorkizunean ahalmen handia du». Helburu bera dute, baina bizi duten egoera, ez. Hori dela eta, herrialde bakoitza zein prozesutan dagoen azaldu zuten heregenun Euskal Herriko, Kataluniako, Flandriako eta Eskoziako ordezkariek, Martxelo Otamendi Berriako zuzendariagaz batera. «Itxaropen handia dago Eskozian; ezaguna da Flandrian dagoen subiranotasun gose eta egarria; arrakasta handia izan du Nazioen Mundua mugimenduak eta badirudi Katalunian berpizte eta suspertze soberanista dagoela», azalduz eman zion hasiera Otamendik mahai-inguruari. «Bada munduan klub oso esklusiboa dena, bazkide gutxi dituena…» esanez jarraipena eman zion. Autodeterminazio erreferenduma deitzeko eskubidea onartua duten nazioen klubaz ari zen Otamendi. «Zu zara edo estaturik gabeko nazio bat, edo estatu bat zara, baina oso gutxi dira estaturik gabeko nazioak [...]
Bermeoko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko aldi barriari ekingo dio. Aurton datozen bost urteetarako plangintza barria lantzen hasiko da eta prozesu hori herritarrekin batera landu gura du. Horretarako, lan-mahai desberdinak antolatu dituzte eta datozen egunetan hasiko dituzte bilerak. Euskara sailetik adierazi legez, «orain arte egindako ibilbidearen kontzientzia hartu, emondako aurrepausoak aztertu, hutsuneak eta hobetzekoak identifikatu eta, azken batean, egungo egoeraren diagnostikoa egiteko unea iritsi da». Prozesu honek, gainera, etorkizunera begira jarraitu beharreko norabidea marrazteko oinarriak edo irakasbideak eskainiko dituztela uste dute. Prozesuari hasiera emoteko , alor desberdinak lantzeko balio izango duten lau lan-mahai antolatu dituzte eta bakoitzarekin bi batzar egingo dituztela esan dute. Batzarrak Gizarte eta Kultura Etxean izango dira eta bi orduko iraupena izango dute. Lan horiek bideratzen laguntzeko Bermeoko Udalak Elhuyar Aholkularitzaren zerbitzuak kontratatu ditu. Herritar guztiak deitzen dituzte Bermeotar guztien bizipenak, proposamenak eta hausnarketak lagungarriak izango direlakoan, herritar guztiak lan-mahai horietan parte hartzera gonbidatzen dituzte, «helduak zein gazteak». Dei berezia egin gura diote, gainera, herriko gazteei, horien esku baitago euskararen etorkizuna Bermeon. Lan-mahaiak Familia, transmisioa, euskalduntzea eta etorkinak. - Maiatzaren 2an eta ekainaren 6an, 19:00etatik 21:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean. Gazteak. - Maiatzaren 4an eta ekainaren 8an, 19:00etatik 21:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean. Aisia, kirola, kulturgintza [...]
Sevilla (Andaluzia, Espainia) aldera jauzi bat egiteko aukera eskainiko du asteburuan, beste behin, Bermeoko Txo Sevilla taldeak. Izan be, Apirileko Feria antolatu du zapaturako eta domekarako. Urte guztietan egin bezala, aurten be, Sollubeko Cannon er...
George Steer, The Times Bilbo, 1937ko apirilak 27 Gernika, euskaldunen kultur tradizioaren bilgunea eta hiririk antzinakoena, erabat suntsita geratu zen atzo arratsaldean matxinatuen aire erasoaldi batean. Borroka lerroetatik urrun dagoen hiri ireki bat da, eta, zehazki, hiru ordu eta laurdenean aritu ziren hura bonbardatu eta bonbardatu. Aireplano ahaltsuak erabili zituzten bonbardaketan: hiru modelo alemaniar, Junker eta Heinkel bonba hegazkinak eta Heinkel gudu hegazkinak. Etengabe aritu ziren hiria bonbardatzen; 460 kiloko bonbak jaurti zituzten, eta 3.000 tik gora su jaurtigai, gutxi gorabehera, 1.000 liberakoak [0,920 kilokoak]. Gudu hegazkinek, berriz, hirigunean hegaldaka ibili ziren, eta handik kanpoalderantz metrailatzen zituzten landa aldean babestera ihesi zihoazen zibilak. Handik laster, sutan zegoen Gernika osoa. Gernikako Batzar Etxe historikoa izan ezik: euskal arrazaren agiritegi oparoa, zeinetan biltzen baitzen antzina Euskal Parlamentua. Zutunik zegoen Gernikako arbol ospetsua ere, hala 600 urteko haritz enbor zahar idortua, nola mende honetako haren kimu berri gazteak. Hemen, Espainiako erregeek zin egiten zuten Bizkaiko foru eskubide demokratikoak errespetatutko zituztela, eta, ordainetan, lealtasuna hitzeman zioten babesle gisa, Bizkaiko jaun, ez errege gisa. Santa Maria parrokia eliza ere ez zen hondatu; hango kapitulu-gela zoragarria bakarrik txikitu zuen su bonba batek. Gaur, goizaldeko ordu bietan izan naiz hirian, eta sutan zegoen, alderik alde; ikuskizun izugarriagorik. [...]