Duela 75 urteko sarraskia gogoratuko dute gaur Gernika-Lumon
Gaur bezalako egun batean, duela 75 urte, Alemaniako Kondor Legioak Gernika-Lumo txikitu zuten. Sarraski hura gogoratzeko hainbat ekitaldi izango dira gaur. 11:00etan izango da lehenengoa, Gernika 1937-2012 ekimenak Foru plazan irakurriko duen adierazpenagaz. 12:30ean, bestalde, Gernika Sariak banatuko dituzte Lizeo Antzokian. Hain zuzen, Roman Herzog Alemaniako presidente ohiak eta Lokarrik hartuko dituzte aurten sari horiek. Sariak banatutakoan, 13:00ak aldera, Nestor Basterretxearen Suaren agonia monumentua inauguratuko dute. Unerik hunkigarrienak, ordea, sirena hotsekin batera ailegatuko dira. 15:45ean hasiko dira sirenak eta kanpaiak jotzen Gernika-Lumon, hiria suntsitu zuten ordu berean. Gainera, Kultura Batzordearen ekimenez, lau minutuko geldiunean egitera deitu dituzte herritarrak ordu horretan. Hiru gune aukeratu dituzte horretarako: Eria, Errenteriako zubia eta San Kristobal plaza. 16:30ean, urtero legez, elizkizuna eta lore eskaintza egingo dituzte Zallo hilerrian. 19:00etan, bestalde, Gernika sutan antzezlana ikusteko aukera egongo da kaleetan, hainbat herritarren parte hartzeagaz. Kandelen manifestazio isilak itxiko du gaurko egitaraua. 21:00etan abiatuko da, Foru plazatik.
Gaur bezalako egun batean, duela 75 urte, Alemaniako Kondor Legioak Gernika-Lumo txikitu zuten. Sarraski hura gogoratzeko hainbat ekitaldi izango dira gaur.
11:00etan izango da lehenengoa, Gernika 1937-2012 ekimenak Foru plazan irakurriko duen adierazpenagaz. 12:30ean, bestalde, Gernika Sariak banatuko dituzte Lizeo Antzokian. Hain zuzen, Roman Herzog Alemaniako presidente ohiak eta Lokarrik hartuko dituzte aurten sari horiek. Sariak banatutakoan, 13:00ak aldera, Nestor Basterretxearen Suaren agonia monumentua inauguratuko dute.
Unerik hunkigarrienak, ordea, sirena hotsekin batera ailegatuko dira. 15:45ean hasiko dira sirenak eta kanpaiak jotzen Gernika-Lumon, hiria suntsitu zuten ordu berean. Gainera, Kultura Batzordearen ekimenez, lau minutuko geldiunean egitera deitu dituzte herritarrak ordu horretan. Hiru gune aukeratu dituzte horretarako: Eria, Errenteriako zubia eta San Kristobal plaza.
16:30ean, urtero legez, elizkizuna eta lore eskaintza egingo dituzte Zallo hilerrian. 19:00etan, bestalde, Gernika sutan antzezlana ikusteko aukera egongo da kaleetan, hainbat herritarren parte hartzeagaz. Kandelen manifestazio isilak itxiko du gaurko egitaraua. 21:00etan abiatuko da, Foru plazatik.