Autodeterminazioa, bakerako bidea
“Bakea da gure konpromisoa eta autodeterminazioarena da proposatzen dugun bidea”. Gernika 1937-2012 ekimenaren izenean Sabin Ibazetak irakurri du adierazpena, foru plazan. Bertan izan dira Flandriako eta Herrialde Katalanetako ordezkariak ...
“Bakea da gure konpromisoa eta autodeterminazioarena da proposatzen dugun bidea”. Gernika 1937-2012 ekimenaren izenean Sabin Ibazetak irakurri du adierazpena, foru plazan. Bertan izan dira Flandriako eta Herrialde Katalanetako ordezkariak be. Bakea, askatasuna eta autodeterminazioa aldarrikatu dituzte horiek be.
Independentziaren Aldeko Europako Taldeko hainbat delegaziok be parte hartuko dute gaurko ekitaldietan, duela 75 urte gertatu zena gogoan izateko. Adierazi dutenez, gernikarrek pairatu zuten izurrigarrikeria eta sarraskia gogoratzeko eta onartzeko egindako ekitaldi eta esfortzu guztiak babestuko dituzte.
Era berean, Euskal Herrian zabaldu den prozesu politiko barria babesteko eskatu diete eragile politikoei eta sozialei. Bakea justizian eta demokrazian oinarritu behar dela gogorarazi dute, eta gatazka konpontzeko giltza autodeterminazioa dela azpimarratu dute.
Hari beretik mintzatu da Ibazeta, euskal herritarrek norberaren buruaz erabakitzeko eskubidea zain dutela esanez, “euskal herritarrok euskal herritarrak izan gura dugula hautatzeko eskubidea”.