Apirileko Feria antolatu du Txo Sevillak astebururako
Sevilla (Andaluzia, Espainia) aldera jauzi bat egiteko aukera eskainiko du asteburuan, beste behin, Bermeoko Txo Sevilla taldeak. Izan be, Apirileko Feria antolatu du zapaturako eta domekarako. Urte guztietan egin bezala, aurten be, Sollubeko Cannon er...
Sevilla (Andaluzia, Espainia) aldera jauzi bat egiteko aukera eskainiko du asteburuan, beste behin, Bermeoko Txo Sevilla taldeak. Izan be, Apirileko Feria antolatu du zapaturako eta domekarako.
Urte guztietan egin bezala, aurten be, Sollubeko Cannon erretegiaren aurrean ipiniko dute karpa handi bat eta bertan eta inguruko zelaietan egingo dituzte bi egunetarako prestatu dituzten jarduerak.
Bertara hurbiltzen direnak giro andaluziarrean murgiltzeko aukera izango dute asteburu osoan.
Asteburuko egitaraua:
Eguraldiak laguntzen badu, asteburu osoan ibiliko dira kalesak eta zaldiak Cannon erretegiaren aurreko zelaietan.
Zapatuan.
– 12:30ean, txupina, pregoia eta karpa irekiko dute Cannonen aurrean. Sevillana dantzak eta ohorezko aurreskua egingo diote agintariei.
– 13:00ean, Andaluziako ardaua bertaratutakoentzat doan; runbak, sevillanak dantzatzeko aukera.
– 15:00etan, bazkaria.
– 16:30ean, umeentzako jokoak.
– 18:00etan, sokamuturra.
– 18:30ean, Txo Sevilla eta talde gonbidatuaren dantza erakustaldia. Ondoren, Romero y Dama de Honor eta Premio Naranja y Limon banatuko dira.
– 20:00etatik aurrera, dantzaldia.
Domekan.
– 12:30ean, Misa Rociera.
– 13:30ean, Gazpatxo txapelketa.
– 18:00etan, dantza txapelketa.
– 18:30ean, talde gonbiadatuaren dantza ikustaldia.