Oroimenari lekua egiteko eskatu du Gernika 1937-2012k
Biharko eta etzirako antolatu dituen jarduerak aurkezteagaz batera, horietan parte hartzeko deialdia egin du Gernika 1937-2012 ekimenak, «oroimenari lekua» egiteko, alegia. Izan be, nabarmendu dutenez, «etorkizunean lantzeko hainbat gauza ikas ditza...
Biharko eta etzirako antolatu dituen jarduerak aurkezteagaz batera, horietan parte hartzeko deialdia egin du Gernika 1937-2012 ekimenak, «oroimenari lekua» egiteko, alegia. Izan be, nabarmendu dutenez, «etorkizunean lantzeko hainbat gauza ikas ditzakegu iraganean sufritu genuenetik».
Bada, bihar arratsaldean Estaturik gabeko nazioak izenburupean Lizeo Antzokian egingo duten mahai-inguruan parte hartzera deitu du Gernika 1937-2012k. Azaldu dutenez, Flandriako (Steven Vergawen eta Bert. Dekeyzer, VVBko ordezkariak), Herrialde Katalanetako (Joan B. Vives eta Ana Arquee) eta Euskal Herriko ordezkariak izango dira hizlariak 19:00etan hasiko den berbaldian, eskoziarrek ezingo baitute etorri. Dena den, haiekin Internetez konexioaren bat egiten ahaleginduko dira.
Etzi, bestetik, sirena hotsak hastearekin batera Gernika 04 minutu ekimenagaz bat egiteko eskatu du Gernika 1937-2012k. Hain zuzen, 15:45etik aurrera lau minutuko geldiune isila egingo dute bihar. Kultur Batzordeak hiru bilgune aukeratu ditu elkartzeko: Eria, Errenteriako zubia eta San Kristobal plaza. «Pentsatzeko, oroitzapenak gogoratzeko, gure guraso, aiton-amonek kontatu eta bizi zutena oroitzeko minutuak izango dira».