Babes zabala lortu du Kultura Batzordeak Gernika 04 minuturako
Hainbat dira Kultura Batzordeak proposatutako ekimenagaz bat egin duten taldeak eta eragileak. Ondokoak dira orain arte izena eman dutenak: Gazte Asanbalda, EHE, LAB, Gazte Independentistak, Urdaibai kantagunea, Lobak, Lilibertso, EAJren udal taldea, E...
Hainbat dira Kultura Batzordeak proposatutako ekimenagaz bat egin duten taldeak eta eragileak.
Ondokoak dira orain arte izena eman dutenak: Gazte Asanbalda, EHE, LAB, Gazte Independentistak, Urdaibai kantagunea, Lobak, Lilibertso, EAJren udal taldea, EAJren Uri Buru Batzarra, Gernikazarra, Gernika Gogoratuz, Batasuna, Gernika Batzordea, Bake Leku, Elai-Alai, AEK, Kultur Etxea, Uztarri, Txara Txara, San Fidel, Seber Altube, Allende Salazar, Mertzede, Barrutia, Gernika BHI, Bildu, Arrano Kultur Elkartea, Apareu, Iparragirre elkartea, Alkarregaz, Arbolapera, Gernika Cluba, Bilgune Feminista, Gernika Racing, Gazteak kultur taldea, Gernikatik Mundura.
Bestetik, kulturagernika.net webgunearen bitartez izena emateko eskatu zuen Kultura Batzordeak. Jasotako datuen arabera, elkarretaratzeetan parte hartzeko izena eman dutenen gehiengoa Erian bilduko da (%56,1).