75 urtera… Zeruko sua, gertatutakoaren argia
‘Zerutik sua dator’ izeneko performancea antzeztu dute gaur gauean, Merkatu plazan. Bonbardaketa bizi izan zutenen testigantzak dantzarekin, txalapartarekin eta beste hainbeste instrumenturen doinuekin uztartu dituzte, taula gainean. 75 ur...
‘Zerutik sua dator’ izeneko performancea antzeztu dute gaur gauean, Merkatu plazan. Bonbardaketa bizi izan zutenen testigantzak dantzarekin, txalapartarekin eta beste hainbeste instrumenturen doinuekin uztartu dituzte, taula gainean. 75 urte beranduago, ikuskizunak gertatutakoari argia emon gura diola azaldu dute. Ordu eta erdiko ikuskuzunean, Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Madariaga eta Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbao be izan dira, besteak beste. “Gertatu zenaren egia onartzeko” eskatu dio alkateak Madrili, benetako justizia berreskuratzeko. Ahaldun Nagusiak esan duenez, gainera, “egin duguna gure seme-alabengan pentsatuta egin dugu, gertatu zena jakin dezaten eta ahantzi ez dezaten”. Hala, memoria ez ahanztea justiziazkoa dela esan du.
Ekitaldian, gainera, 1937an atzerriko kazetariek egin zuten lana eskertu eta euskal kazetarien lana be aintzatetsi dute, Lauaxetari aipamen eginez. Ekitaldiaren aurkezle Aitzol Zubizarreta kazetari gernikarrak azaldu duenez, atzerriko kazetariei laguntza emon zien, Agirre legendakariaren eskariz. Hori dela eta, atxilotu, heriotz zigorrera kondenatu eta Gasteizen fusilatu zuten 1937an, 32 urte zituela. Haren “mendigoxaliarena” poema errezitatuz, bere eta gertatutakoaren barri emon zuten kazetarien omenezko bideoa proiektatu dute.
Dokumentala egiteko Bizkaiko 37 udalerriren laguntza izan dute. 210 testigantza zuzen baino gehiago batu dituzte eta 3000 pertsona inguruk parte hartu dute.