Pablo Turrillas: «Denboraldiko partida garratzitsuena jokatuko dugu Portugaleteren kontra»
Aurrerapena: Azkenengo hiru partidetan puntu bakarra lortu ostean, Gernika Futbol Taldeak denboraldiko «partidarik garrantzitsuena» jokatuko du Portugaleten. Irabaziz gero, gernikarrak play off postuetan sartuko lirateke barriro, azkenaldiko bolada ...
Aurrerapena: Azkenengo hiru partidetan puntu bakarra lortu ostean, Gernika Futbol Taldeak denboraldiko «partidarik garrantzitsuena» jokatuko du Portugaleten. Irabaziz gero, gernikarrak play off postuetan sartuko lirateke barriro, azkenaldiko bolada txarrari amaiera emonez. 11:30ean jokatuko dute partida La Florida zelaian.
Azken hiru partidetan puntu bakarra lortu ostean, taldea play off postuetatik urten da. Zer gertatu da beherakada hori ulertzeko?
Bolada txarra harrapatu dugu garai txar baten. Ez gabiz lehenengo itzuliko poztasunagaz jokatzen, eta denboraldia apur bat luzea egiten dabilkigu. Halanda be, lau partida ditugu aurretik, eta lehian sartu gaitezkela deritzot. Partidak irabazten hasi behar gara, eta zergatik ez Portugaleten?
Bolada txarretatik ihes egiten jakitea garrantzitsuena dela esan zenuen denboraldi hasieran. Emongo dizue denborarik?
Lau partida bakarrik falta dira. Garai txarrean hasi gara partidak galtzen, baina ikusiko dugu denboraldi amaieran zer gertatzen den. Portugaleten irabaziz gero, borrokan sartuko gara barriro, eta gure esku egongo da play off-ak jokatzea.
Denboraldiko partidarik garrantzitsuena izango da?
Niretzat bai. Irabaziz gero, moralez gainezka egingo genieke aurre azken partidei.
[…]