Onintza Enbeitak ordezkatuko du Antiguedad Espainiako Kongresuan
Onintza Enbeita muxikarrak hartuko du Iñaki Antiguedaden lekua Espainiako Kongresuan. Amaiurren zerrendan, zortzigarren postuan zen Enbeita.
Ispasterren bizi den Bizkaiko diputatuak uko egingo dio bere eserlekuari “bizpahiru aste barru”. Diputatuaren Estatutuaren batzordeak ebatzi du Antiguedaden diputatu lana eta EHUko irakasle lana ez direla bateragarriak, eta, ondorioz, eserlekua uztera “behartuta” ikusi du bere burua. dozein modutan, Antiguedadek adierazi du jarduera politikoarekin jarraitzeko asmoa duela.
Iñaki Antiguedadek prentsaurrekoa eskainiko du gaur Bilbon, xehetasun gehiago emateko.