Euskal Herriaren izatearen aldeko mezua zabaltzen hasi da koloretako txoria
Duela 75 urte Gernikako zerua zeharkatu eta herria suntsitu zuten hegazkinen ordez, Euskal Herriari eta euskal herritarrei dagozkien eskubideak aldarrikatzen dituen txori koloretsuaren aldeko apustua egin du 1937-1012 ekimenak. Era berean, koloretako ...
Duela 75 urte Gernikako zerua zeharkatu eta herria suntsitu zuten hegazkinen ordez, Euskal Herriari eta euskal herritarrei dagozkien eskubideak aldarrikatzen dituen txori koloretsuaren aldeko apustua egin du 1937-1012 ekimenak. Era berean, koloretako txori horrek Euskal Herriaren aitorpena, bere existentzia eta etorkizunaren aldeko apustua egiten du.
Apustu horri helduta, Gernika 1937-1012 ekimenak prestatutako egitarauari hasiera emon diote gaur Foru Plazan, ‘Bakea, askatasuna, Autodeterminazioa’ lelopean. Euri zaparrada ez da oztopo izan, egitarauari hasiera emoteko. Hala, aterpean, hasiera ekitaldia egin dute ekimenaren bultzatzaileek, atzean Gernika marrazten ari ziren bitartean.