Esparzaren Euskal Herriko mapak
Jose Mari Esparza idazlearen Nazio batentzako mapak liburua oinarri hartuta, Gernika-Lumoko Arrano kultur elkarteak erakusketa ikusgai jarri du Elai-Alai areto txikian. Euskal Herria berriz ere mapan jartzea izan da Esparzaren asmoa, eta 120 mapa baino...
Jose Mari Esparza idazlearen Nazio batentzako mapak liburua oinarri hartuta, Gernika-Lumoko Arrano kultur elkarteak erakusketa ikusgai jarri du Elai-Alai areto txikian. Euskal Herria berriz ere mapan jartzea izan da Esparzaren asmoa, eta 120 mapa baino gehiago jaso ditu horretarako, aipatu liburuan; XII. mendean hasi, eta 1992ra artekoak, hain zuzen be. Mapa horietako asko ikusteko eta ezagutzeko aukera du dagoeneko herritarrak. Azken eguna, berriz, apirilaren 30 izango du