Herri-bazkarirako eta bertso-tramarako sarrerak, herriko 5 tabernatan salgai
Gernika 1937-2012 ekimenak Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira antolatutako herri bazkarirako eta bertso-tramarako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. Herriko bost tabernatan edo telefono bitartez erreserbatu ahalko ditu herritarrak...
Gernika 1937-2012 ekimenak Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira antolatutako herri bazkarirako eta bertso-tramarako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. Herriko bost tabernatan edo telefono bitartez erreserbatu ahalko ditu herritarrak horietarako sarrerak.
Gernika-Lumoko Auzokoa, Madariaga, Arrano, Lagun-etxea eta Aterpe tabernetan jarri dituzte salgai sarrerak. Dena den, toki horietara joaterik ez duenak be telefono bitartez izango du sarrerak erreserbatzeko aukera,
608 217 144 telefonora deituta.
Antolatzaileek adierazi dutenez, aipatu tiketak ekitaldiak hasi baino ordubete lehenagora arte erreserbatu ahalko dira. Hain zuzen be, herri bazkaria zapatuan 14:45ean izango da herriko merkatu plazan, eta, bertso-trama, ostera, domekan 17:00etan, Lizeo antzokian.
Bazkarirako, Gernika-Lumoko Juan kaltzada kaleko 4an dagoen lokalean –Arrano tabernaren ondoan– egin ahalko du herritarrak zapatuan13:30era arte.
Bertso-tramarako tiketak, bestalde, Lizeo Antzokian izango dituzte salgai 16:30era arte. Erreserbatu eta jasotzen ez diren tiketak ordu horietatik aurrera salgai izango direla jakinarazi dute.