Harpidetza kanpaina bat jarriko du martxan HITZAk Gernika-Lumon
Harpidedunak eskualdeko euskarazko egunkari bakarraren oinarri nagusia direla eta, HITZAk kanpaina berezi bat jarriko du martxan Santa Luzia inguruan bizi diren biztanleen artean harpidedunak lortzeko. Hala, gaurtik aurrera, Santa Luziako, Lurgorriko eta Urremendiko etxebizitzetan udalak ordainduta jasoko dute euskarazko egunkaria. Kanpaina Gernika-Lumoko Udalagaz sinatutako hitzarmen bati esker jarri du martxan hitzak , eta udara bitartean banatuko dituzte dohan egunkariak. Espe Uriarte Gernika-Lumoko euskara zinegotziak azaldu duenez, herritarrek “HITZA irakurtzearen beharrizana” sentitzea da kanpainaren helburua. Izan be, probatuz gero, bertako biztanleak harpidedun egingo direla deritzo. “Oparitutako lurri goxoekin bezala gertatzen da: hasieran ez duzu ezagutzen, baina probatzean ez duzu besterik gura” dio zinegotziak. Harpidetza kanpaina Santa Luzia inguruan egiteko arrazoia, bestalde, azken urteetan etxebitza barri asko eraiki izana da. Uriarteren berbetan, “udalak hitzaren azken sustapenean lagundu zuenetik hiru urte pasa dira, eta denbora horretan, herria hasi egin da”. Hala, kanpaina martxan jartzea “positiboa” izango dela deritzo.
Harpidedunak eskualdeko euskarazko egunkari bakarraren oinarri nagusia direla eta, HITZAk kanpaina berezi bat jarriko du martxan Santa Luzia inguruan bizi diren biztanleen artean harpidedunak lortzeko. Hala, gaurtik aurrera, Santa Luziako, Lurgorriko eta Urremendiko etxebizitzetan udalak ordainduta jasoko dute euskarazko egunkaria. Kanpaina Gernika-Lumoko Udalagaz sinatutako hitzarmen bati esker jarri du martxan hitzak , eta udara bitartean banatuko dituzte dohan egunkariak.
Espe Uriarte Gernika-Lumoko euskara zinegotziak azaldu duenez, herritarrek “HITZA irakurtzearen beharrizana” sentitzea da kanpainaren helburua. Izan be, probatuz gero, bertako biztanleak harpidedun egingo direla deritzo. “Oparitutako lurri goxoekin bezala gertatzen da: hasieran ez duzu ezagutzen, baina probatzean ez duzu besterik gura” dio zinegotziak.
Harpidetza kanpaina Santa Luzia inguruan egiteko arrazoia, bestalde, azken urteetan etxebitza barri asko eraiki izana da. Uriarteren berbetan, “udalak hitzaren azken sustapenean lagundu zuenetik hiru urte pasa dira, eta denbora horretan, herria hasi egin da”. Hala, kanpaina martxan jartzea “positiboa” izango dela deritzo.