Gogora ekartzeko beharra
Hamaika dira Carmelo Ortiz de Elgearen Gernika margoak. Tamainu eta irudi ezberdinekoak, baina guztiak Gernikako bonbardaketari eta haren ondorio latzei buruzkoak. 75 urte igaro dira Gernikak ezbehar hura jasan zuenetik, baina gertaera horien oroimenak...
Hamaika dira Carmelo Ortiz de Elgearen Gernika margoak. Tamainu eta irudi ezberdinekoak, baina guztiak Gernikako bonbardaketari eta haren ondorio latzei buruzkoak.
75 urte igaro dira Gernikak ezbehar hura jasan zuenetik, baina gertaera horien oroimenak bizirik dirau. Gogora ekartzeko beharra dago herritarren artean. Euskal artista askok lan egin dute 1937ko apirilaren 26 hartan gertatutako hondamendiaren inguruan; beste asko, gainera, oraindik horretan ari dira.
Gogora ekartzeko behar horri lotuta, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak Carmelo Ortiz de Elgea margolariaren lanak bildu gura izan ditu. Erakusketarako bereziki margotu ditu artistak aipatu hamaika lanak, eta uztailaren 8ra bitartean ikusgai izango dira Euskal Herria Museoan.