Bihar eta etzi Idazlan Koadernoetako ipuinak irakurriko dituzte ikasleek
Idazlan Koadernoen lehiaketa azkenera heldu da. Gernika-Lumoko ikastetxeetako ikasleek gogor lan egin ostean, bihar eta etzi, ipuin sarituak entzuteko aukera izango dute gernikarrek. Izan be, idazlan sarituen egileek Lizeo Antzokian irakurriko dituzte ...
Idazlan Koadernoen lehiaketa azkenera heldu da. Gernika-Lumoko ikastetxeetako ikasleek gogor lan egin ostean, bihar eta etzi, ipuin sarituak entzuteko aukera izango dute gernikarrek. Izan be, idazlan sarituen egileek Lizeo Antzokian irakurriko dituzte aurkeztutako ipuinak. Gaurko eta biharko irakurraldiak 11:00etan hasiko dira.
Aurten hamaikagarren biderrez antolatu dute idazlan lehiaketa, eta aurreko urteetan bezala, «arrakastatsua» izan da. Ikasle askok parte hartzeaz gain, maila handiko lanak aurkeztu dituztela diote antolatzaileek.
Idazlan Koadernoen lehiaketagaz batera, bestalde, ipuin bildumaren azala egiteko marrazki lehiaketa zabaldu zuten antolatzaileek. 40 gazte inguruk parte hartu zuten, eta Txantxon Freundlich (DBH/Batxilergoa) eta Kerman de la Fuente (LH) izan dira irabazleak. Lizeo Antzokian jarriko dituzte ikusgai liburu azal guztiak, datozen egunetan.