I. Bizikleta eguna antolatu dute domekarako
Bermeoko Txirrindularitza Taldeak lehenengo Bizikleta Eguna antolatu du domekarako. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, «herritar guztiei zuzendutako ekimena da». Sei talde bereiziko dituzte, adinaren arabera. D.B.H.-koak izango dira parte hartuko...
Bermeoko Txirrindularitza Taldeak lehenengo Bizikleta Eguna antolatu du domekarako. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, «herritar guztiei zuzendutako ekimena da».
Sei talde bereiziko dituzte, adinaren arabera. D.B.H.-koak izango dira parte hartuko dituzten lehenak, 10:30ean, hain zuzen. Ondoren, Lehen Hezkuntzakoen txanda izango da, lau taldetan banatuta lehiatuko dira. Nagusiak izango dira azkenak eta 6.400 metroko ibilbidea egin beharko dute.
Atalde kaleko bidegorrian ipiniko duten zirkuitu itxi batean izango da I. Bizikleta eguna eta kaskoa erabiltea derrigorrezkoa dela esan dute.
Aurretiaz izena emotea derrigorrezkoa da. Ikasleek beren ikastetxeetan emon beharko dute izena, gainontzekoek, aldiz, Areneko kiroldegian.
Nagusien kategoriakoek 2 euro ordaindu beharko dituzte, beste guztiek, barriz, euro bat.