Elgezabal seigarren postuan sailkatu da Fuerteventurako ironmanean
Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatletak seigarren postuan amaitu zuen Fuerteventurako ironmana iragan asteburuan. Kanariar Uharteetan Triatleta onenen parean ibili ostean, Gernikarra “pozik” bueltatu da etxera, baina “emaitza h...
Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatletak seigarren postuan amaitu zuen Fuerteventurako ironmana iragan asteburuan. Kanariar Uharteetan Triatleta onenen parean ibili ostean, Gernikarra “pozik” bueltatu da etxera, baina “emaitza hobea” lortu zezakela uste du. Nabarmendu duenez, “lasterketa amaitzeko bi kilometroren faltan laugarrena nintzen, baina postu bi galdu nituen seigarren sailkatuz”. Hala, “pena apur bat” izan arren, “emaitza ona” lortu duela deritzo.
Elgezabalek argitu duenez, Fuerteventurakoa maila handiko lasterketa da, eta nazioarteko kirolari onenek parte hartzen dute. Hala, bertan emaitza ona lortzea, “gogotsu” entrenatzeko indarra emoten du.