DYAren gazte kanpamentuan izena emoteko epea zabaldu dute
DYA errepidean laguntza emoteko elkarteak, gazteentzako kanpamentu bat antolatu du bigarren urtez jarraian, eta aurten be Gernika-Lumoko aterpetxea izango da izena emoten dutenen egoitza. Kanpamentua bederatzi eta hamabi urte bitarteko gazteei zuzendut...
DYA errepidean laguntza emoteko elkarteak, gazteentzako kanpamentu bat antolatu du bigarren urtez jarraian, eta aurten be Gernika-Lumoko aterpetxea izango da izena emoten dutenen egoitza. Kanpamentua bederatzi eta hamabi urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta ekainaren 25etik 30era batuko dira izena emoten dutenek.
DYAtik jakinarazi dutenez, kanpamentuaren helburua nagusia, gazteenen artean “elkartasuna eta adiskidetza” bezalako jarrerak sustatzea da, horrela eginez gero, etorkizuneko gizartea eskuzabalagoa izango dela deritzote eta.
Elkartasuna eta adiskidetza sustatzeko, bestalde, hainbat jarduera prestatu dituzte antolatzaileek. Ohiko irteerez eta jolasez gain, esaterako, kanpamentuan parte hartzen duten gazteek lehen sorospen neurriak ezagutzeko aukera izango dute.
Izena emon gura dutenek, www.dya.es helbide elektronikoan eskuragarri jarri duten eskuorria bete beharko dute, eta ondoren, info@dya.biz posta elektronikora bidali.