Liga erregularreko azken partida Ampo Ordiziaren kontra
Azkenengo hiru jardunaldiak galdu ostean, Gernika-lumoko basurdeek seigarren postuan amaitu dute liga erregularra, play off-ak jokatzeko sailkatuz. Bertokoak laugarren postuan zeuden azkenengo hiru jardunaldiak jokatu aurretik, baina aurkari zuzenen kontra galduta, sailkapenean behera egin dute. Hala, etxetik kanpo jokatu beharko dituzte final laurdenak, hilaren 29an. Hain zuzen, Santboiana talde katalandarra izango da aurkaria final laurdenetan.
Santboianak hirugarren postuan amaitu du liga erregularra, eta bakarrik bi partida galdu ditu etxean. Basurdeek, esaterako, 37-23 galdu dute aurten katalandarren zelaian. Etxean bestalde, 41-24 irabazi zuten bertokoek, partida ikusgarri baten.
Baldiri Aleu zelaitik sailkapenagaz bueltatzeko, ezinbestekoa izango da gernikarrek azken jardunaldietan baino hobeto jokatzea. Izan be, entseguak egiteko zailtasun handiak dituztela erakutsi dute bertokoek azkenaldian. Partidak kontrolatu dituzte, baina ezin izan dute irabazi.