Podiuma egin zuen zapatuan Kepa Ruiz mundakarrak, Gernika-Lumon jokatu zen XVII. Sprint Duatloian. Euskadiko duatloi sprint txapelketa be jokatu zen zapatuan, eta mundakarra izan zen proba horretan garaile. Gernika-Lumoko XVII. Sprint Duatloiaren gara...
Podiuma egin zuen zapatuan Kepa Ruiz mundakarrak, Gernika-Lumon jokatu zen XVII. Sprint Duatloian. Euskadiko duatloi sprint txapelketa be jokatu zen zapatuan, eta mundakarra izan zen proba horretan garaile.
Gernika-Lumoko XVII. Sprint Duatloiaren garailea, barriz, Emilio Antonio Martin Romero sevillarra izan zen. 1.04.20ko denboran egin zuen zirkuitua, eta hamar segundura sartu zen Kepa Ruiz helmugara. Hirugarren sailkatua, Kebi-Triatlon taldeko Fernando Gomez Cubero izan zen (1.04.42).
Emakumezkoen artean, Inmaculada Pereiro izan zen azkarrena,1.14.05ko denboragaz. Gurutze Frades sailkatu zen bigarren (1.16.57) eta Estefania Gomez hirugarren (1.18.29). Inmaculada Ruiz gernikarra, barriz, hamargarren helmugaratu zen zapatuko proban.
Taldekako sailkapenean, Ondarroako Koaxi Triatloi Taldea izan zen onena emakumezkoetan, eta triatlon Santander gizonezkoetan.