Bermeoko Udalari zorra barkatu izana salatu dute EAJkoek
Bermeoko Udalak Busturialdeko ur Partzuergoagaz zuen zorra barkatu izana salatu zuen Gernika-Lumoko EAJren udal taldeak, joan den astean emon zuten prentsaurrekoan. Hain zuzen, erabaki horrek Gernika-Lumorentzat eta gernikarrentzat izango dituen ondorioak zeintzuk izango diren azaltzeko eskatu dute jeltzaleek. «Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñoren botoari esker, Busturialdeko Ur Partzuergoak 53.000 euroko zorra barkatu dio Bermeoko Udalari». Uraren horniketagatik eta tratamenduagatik zor zion Bermeok diru kopuru hori partzuergoari. Gernika-Lumoko Eusko Alderdi Jeltzalearen iritziz, erabaki hori «guztiz arduragabea» da, «guztiona den erakunde bat deskapitalizatu besterik ez du egiten, finantza aldetik bere bideragarritasuna arriskuan jarriz». Eusko Alderdi Jeltzaleko zinegotziek prentsaurrekoan esan zutenez, Bermeori zorra barkatzeak uraren erreziboren igoera ekarriko du, «eta Gernika-Lumok diru kopuru horren erdia ordaindu beharko du».
Bermeoko Udalak Busturialdeko ur Partzuergoagaz zuen zorra barkatu izana salatu zuen Gernika-Lumoko EAJren udal taldeak, joan den astean emon zuten prentsaurrekoan. Hain zuzen, erabaki horrek Gernika-Lumorentzat eta gernikarrentzat izango dituen ondorioak zeintzuk izango diren azaltzeko eskatu dute jeltzaleek. «Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñoren botoari esker, Busturialdeko Ur Partzuergoak 53.000 euroko zorra barkatu dio Bermeoko Udalari». Uraren horniketagatik eta tratamenduagatik zor zion Bermeok diru kopuru hori partzuergoari.
Gernika-Lumoko Eusko Alderdi Jeltzalearen iritziz, erabaki hori «guztiz arduragabea» da, «guztiona den erakunde bat deskapitalizatu besterik ez du egiten, finantza aldetik bere bideragarritasuna arriskuan jarriz». Eusko Alderdi Jeltzaleko zinegotziek prentsaurrekoan esan zutenez, Bermeori zorra barkatzeak uraren erreziboren igoera ekarriko du, «eta Gernika-Lumok diru kopuru horren erdia ordaindu beharko du».