Aste Santu Cup txapelketa jokatuko da Pentan
«Aste Santuan futbolaz egun atsegin batzuez gozatu asmoz», Bermeo Futbol Klubak kimuen kategoriako futbol txapelketa bat antolatu du barikurako eta zapaturako; Aste Santu Cup 2012. Zortzi talde izango dira lehian: Bermeoko talde bi, Gernika, Lumo, Le...
«Aste Santuan futbolaz egun atsegin batzuez gozatu asmoz», Bermeo Futbol Klubak kimuen kategoriako futbol txapelketa bat antolatu du barikurako eta zapaturako; Aste Santu Cup 2012.
Zortzi talde izango dira lehian: Bermeoko talde bi, Gernika, Lumo, Lea-Artibai, Peña Galdames, Santutxu eta Novelda (Alikante, Espainia), hain zuzen be. Antolatzaileen arabera, 102 ume inguru bilduko ditu txapelketak.
Bariku goizean aurkezpena
Barikuan, 09:30ean, ipini dute hitzordua, Pentan. Ordu horretan izango baita taldeen aurkezpena. Ondoren, 10:00etan emongo diote hasiera lehengo partiduei.
Lehenengo fasean bi multzo izango dira eta multzo bakoitzean lau talde. Talde bakoitzak hiru partida jokatuko ditu.
Zapatuan, bestalde, bigarren fasea jokatuko dute. Horretan, multzo bakoitzeko lehenengo biek bi kanporaketa jokatuko dituzte eta hortik aterako da irabazlea.
Halanda guzti be, multzo horietako hirugarrenek eta laugarrenek be beraien arteko partidak jokatuko dituztela azaldu du Enekoitz Duarte antolatzaileetako batek, «kanpotik be etorri behar direnez, pentsatu genuen, denok jolastea zela bidezkoena». Partida horietatik aterako dira bosgarren postutik zortzigarrenera geratuko diren taldeak.
Zortzi taldeentzako sariak izango direla azaldu dute. Gainera, txapelketako jokalari onena eta atezain onena be sarituko dituzte. Zapatuan izango den sari banaketa ekitaldian, Udaleko arduradunen bat izateaz gain, Athletic-eko jokalari izandako Dani eta Iribar be egongo dira.