Lidergoa galdu du Gernika Futbol Taldeak
Elgoibarren kontra 0-1 galduta, Gernika Futbol Taldeak Hirugarren mailako lidergoa galdu du barriro. Bertokoek puntu garrantzitsuak pilatzeko aukera zuten, baina galdu ostean, hirugarren postura arte bajatu dira. Halan da be, Zalla lehenengo sailkatuak...
Elgoibarren kontra 0-1 galduta, Gernika Futbol Taldeak Hirugarren mailako lidergoa galdu du barriro. Bertokoek puntu garrantzitsuak pilatzeko aukera zuten, baina galdu ostean, hirugarren postura arte bajatu dira. Halan da be, Zalla lehenengo sailkatuak puntu bat gehiago dauka bakarrik. Barakaldo bigarren sailkatuak, bestalde, Gernikagaz bardinduta dago sailkapenean: 62 puntu dituzte.
Gernika talde sendoa da etxean, baina Elgoibar hamargarren sailkatuak ezustekoa emon zuen Urbietan, hiru puntuak irabazita. Gauzak horrela, gernikarrek lanean jarraitu beharko dute datorren denboraldian 2.B mailan jokatu gura badute. Izan be, helburua betetzeko bidean etxeko partidak irabaztea ezinbestekoa izango baita.